2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

TERRACOTTA ARMY




Zapatuan nire amarekin Terracotta Army ikustera joan nintzen. 5 aldiz egin behar izan genuen ilara, oso aspergarria zen ilaran itxarotea, baina itxaroteak merezi izan zuen.
Sartu ginenean korriketan margozteko leku batera apuntatu nintzen, pintzelekin maskara bat margoztu nuen eta letra txinatarrak ere idatzi nituen. 
Margozten amaitu nuenean, eskulturak(erreplikak zirenak ) eta armak(benetakoak ) ikustera joan ginen. Oso interesgarriak izan ziren. Geroago zinema txiki bat zegoen eta hor Terrakotta Army nola uste zuten egin zela azaltzen zuen.
Azkenean etxera joan nintzen eta nire aitari eta nebari guztia azaldu nien.





1 iruzkin: