Larunbatean, Oihaneren urtebetetzea izan zen. Telepizza-ra joan giñen eta pizzaz bete ginen neska guztiak.
Pizza amaitu eta gero, Izaro, Oihane, Gorane eta laurok joan ginen Iñauterietako Festa batera, eta hor, jende pilo bat zegoen dantzan eta abesten.
Lehiaketan, Naiaren taldea lehena izan zen dantzatzen. Oso ondo dantzatu zuten, niretzat hoberenak izan ziren. Bostgarren mailako neska batzuk ere dantzan aritu ziren, Hollywood-eko famatuaz mozorratuta. Gero, Eneritz-en taldeak dantza egin zuen, "Vakeras" mozorratuta. Talde gehiago ere dantza egin zuten, mozorro dibertigarri batzuekin.
Amaitu baino lehen nire ama etorri zen Izaro eta niri etxera eramateko eta ezin izan genuen amaitzen ikusi.
Nik uste nuen Naia-ren taldea irabaziko zuela, baina oraindik ez dakigu nork irabazi zuen.
AINARA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina