INAUTERIAK 2015 LAGUNEKIN
BIKAIN PASATZEN!!!
Inauteriak ostiralean, 2015ko otsailaren 13an, hasi ziren eta eskolara mozorrotuta joan ginen. Erdi Aroko pertsonaiei buruz izan ziren gure mozorroak. Nire lagunak eta biok printzesaz jantzita geunden eta mutil gehienak soldaduz joan ziren.
Oso ondo pasatu genuen dantza egiten eta txokolatada edaten. Gero, arratsaldean, ez zegoen klaserik eta orduan lagunekin mozorratuta joan ginen kaletik dantzatzen,barrezka egiten..zelako barreak bota genituen!
Ondoren, guztiak desfilea ikustera joan ginen, karroza gutxi egon ziren euria ari zuelako. Baina berdin zitzaigun!
Azkenik Gandasegira joan ginen eta hor mozorratuta zeuden ijitoak zeuden dantzatzen eta abesti bat jarri zuten:EI CHIPIRON! Maitane, Olatz.F eta hirurok kantatzen eta dantzatzen hasi ginen.
Azkenik Gandasegira joan ginen eta hor mozorratuta zeuden ijitoak zeuden dantzatzen eta abesti bat jarri zuten:EI CHIPIRON! Maitane, Olatz.F eta hirurok kantatzen eta dantzatzen hasi ginen.
Zapatuan, Oihane nire lagunaren urtebetetzea ospatu genuen "Telepizzan". Ni Punkiz joan nintzen mozorratuta. Ondoren Eneritzen eta bere kuadrilaren dantzak ikustera joan ginen, oso dibertigarria izan zen. Gu ere dantzatzen eta kantatzen aritu ginen aterki azpian. Ea datorren urtean animatzen garen!!!
Domekan deskantso egin nuen. Nire ama, aita, Ander eta laurok Max Centerrera joan ginen Bolera ikustera (egun batean joateko) eta hor Barcelona-Levante partidua ikusi genuen, Barcelonak irabazi 5-0.
Astelehenean, frontoian egon ginen denbora pasatzen eskupilotakoak nola entrenatzen zuten:Olatz.F, Ibai eta hirurok egon ginen frontoian mobilarekin jolasten, Ainhoa etxera joan zelako eta Elene Urretara joan zelako. Apur bat aspergarria izan zen, baina berdin da lagunekin pasatu nuelako denbora.
Martitzenean etxean geratu nintzen, gaztelera ikasteko eta matematikako eragiketak ikasteko. Inauteriak amaitu ziren 17an, zelako pena!
OLATZ AMURIZA
Martitzenean etxean geratu nintzen, gaztelera ikasteko eta matematikako eragiketak ikasteko. Inauteriak amaitu ziren 17an, zelako pena!
OLATZ AMURIZA


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina