2015(e)ko otsailaren 16(a), astelehena
Oihaneren urtebetetzea
Oihaneren Urtebetzea.
Ostiralean Oihaneren urtebetetzea ospatu genuen.Seiretan Telepizzan geratu ginen, baina bost t'erditan denak,Oihane izan ezik, geratu ginen Gozotxorin bere oparia erosteko. Oso ondo pasatu genuen eta pizzaz bete ginen. Geroago Gandasegira joan ginen eta gozokiak bertan jan genituen. Urretako bi mutil etorri ziren gurekin jolastera. Ondoren Ardanza parkera joan ginen eta dantza batzuk ikusi genituen. Gero Simon Linazako parke batera igo ginen eta Urretako mutil bat belarratik txiribueltak ematen hasi zen txakur baten kaka bat zapaldu zuen arte.Horrekin barre asko egin genuen. Ondoren bederatzi t'erditan etxera joan nintzen oso pozik.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina