Elurretan
Atzo, jai izan genuela , inauteriak zirelako , Lunadara joan ginen. Errepidean ginela Lunadara heltzeko , taberna batean gelditu ginen zerbait jatera. Lunadari buruz hitz egiten, tabernariak entzun zigun eta duela egun batzuk mendia nola zegoen erakutsi zigun argazki batean. Oso txarto zegoen , eta esan zigun "Las Machorras" herrixka oso ondo egongo zela trineoan jaisteko , elur panpinak egiteko ... Orduan tabernatik joan eta gure helmugararte jarraitu genuen. "Las Machorras " herrixkara heldu ginenean , elur asko ikusi genuen eta korrika batean elurretara joan ginen, 2 ordu geroago jan egin genuen, arropa aldatu eta Galdakaora itzuli ginen poz-pozik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina