Asteburuan, nire izeko , osaba eta lehengusuarekin , Cantabriara joan nintzen. Ostiralean atera ginen Mungiatik , nire aititeen herritik , 20:30etan heldu ginen Santillana Del Mar- era , jatetxe batean afaldu genuen , gero apur bat jolastu eta ohera joan ginen .

Hurrengo egunean "El Soplao" kobazuloetara joan ginen. Kobazuloetatik , "Picos De Europa" mendiak ikusten ziren , zuri-zuriak zeuden elurrarekin. Ondoren bueltatu , bazkaldu eta Santillana Del Mar herria bisitatzera joan ginen. Oso polita zen herria , etxe guztiak harriz eginda zeuden , Erdi Aroko herri bat ematen zuen. Gero afaldu eta lo egitera joan ginen 23:00etan . Igandean , zoo batera joan ginen , hoteletik 800m-tara. Han , lehoiak , tigreak , mota askotako tximinoak , txoriak , bufaloak , oreinak ... ikusi genituen ,
eta irteeran gauza batzuk erosi nituen ,
egun horretaz gogoratzeko. Ondoren
16:00-etan Galdakaora itzuli ginen super pozik .
zelako asteburu polita!!! Ze ondo pasatu duzu .
ErantzunEzabatu