2015(e)ko martxoaren 1(a), igandea

Nire asteburua

                          Nire asteburua

Ostiralean nire lagunekin geratu nintzen seiretan Gozotxorin beti bezala . Eskolatik jaitsi bezain laster Olatz Amurizaren etxera joan nintzen Nintendora jolasteko. Ondoren seirak laurden gutxitan Paula eta Ainhoarekin batera liburudendara joan ginen eta gauza batzuk erosi genituen. Seiretan denak batera Urretara abiatu ginen. Bederatzi t'erditan etxera joan nintzen oso pozik.
 
Larunbatean nire amamaren etxean jan genuen eta nire lehengusuekin jolastu nuen. Ondoren elizara joan ginen,nire ahizpak aurten bere lehenengo jaunartzea egingo du eta  penitentzia izeneko jai batera joan ginen. Gero elizatik atera bezain laster pizza eta txokolatea hartu genuen. Pizza handiegia zenez gutxi afaldu nuen.

Gaur nire ahizparekin jolastu dut eta musikarekin batera dantza egin dugu. Oso ondo pasatu dut. 


                                                                                                 Maitane

2 iruzkin: