2015(e)ko martxoaren 1(a), igandea

Asteburua Cantabrian

Asteburuan, nire izeko , osaba eta lehengusuarekin , Cantabriara joan nintzen. Ostiralean atera ginen Mungiatik , nire aititeen herritik , 20:30etan heldu ginen Santillana Del Mar- era , jatetxe batean afaldu genuen , gero apur bat jolastu eta ohera joan ginen . 
Hurrengo egunean  "El Soplao" kobazuloetara joan ginen.  Kobazuloetatik , "Picos De Europa" mendiak ikusten ziren , zuri-zuriak zeuden elurrarekin. Ondoren bueltatu , bazkaldu eta Santillana Del Mar herria  bisitatzera joan ginen. Oso polita zen herria , etxe guztiak harriz eginda zeuden , Erdi Aroko herri bat ematen zuen. Gero afaldu eta lo egitera joan ginen 23:00etan . Igandean , zoo batera joan ginen , hoteletik           800m-tara. Han , lehoiak , tigreak , mota askotako tximinoak , txoriak , bufaloak , oreinak ... ikusi genituen ,
 eta irteeran gauza batzuk erosi nituen ,
 egun horretaz gogoratzeko. Ondoren 
16:00-etan Galdakaora itzuli ginen super pozik . 

1 iruzkin: