ASTE SANTUA
ASTE SANTUA
Aste santuan Nojara joan nintzen nire familiarekin, nire neba futbolean jolasten duelako eta txapelketa batean parte hartzen zuelako. Ni lagunekin egon nintzen batzuetan aspertzen nintzelako, nire nebak partidu asko jolasten zituelako eta gainera gradetan nengoela erreta irten nintzen gradetatik. Bazkaltzeko jokalarien gurasoekin joaten ginen eta ni nire lagunen ondoan eseri nintzen. Hondartza zegoen eta laberinto bat zirudien, harri asko baitzeuden eta ezin zelako pasatu beste aldera, salto erraldoia eman behar zenuen pasa ahal izateko. Gainera, korronteak eramaten zizun beste leku batera.
Nojatik bueltatu eta gero Palentziara joan nintzen saskibaloiko txapelketa izan dugulako. Han entrenatzen genuen eta partiduak edukitzen genituen egun guztietan. Bazkaltzen amaitzen genuenean 2 pertsonek batzen zuten guztia. Egun batean jaterakoan Abarnek edalontzi bat apurtu zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina