Aste Santuko oporretan Granadara joan naiz, nire ama, aita, neba eta laurok.
Granadan katedral pilo bat ikusi genituen. Jateko taberna batzuetara joaten ginen "tapas" jatera. Gau batean, 22:00-tan, taberna moderna itxuraz sartu ginen eta zerbitzariari zer nahi genuen esan genion. Bost minutu geroago zerbitzaria berriro etorri zen eta berriz galdetu zigun zer nahi genuen jateko eta berriz esan genion. Beste bost minutu geroago berriz etorri zen berdina galdetzera. Azkenean, 22:30-tan lehenengo platera atera ziguten, baina autobusak 23:00 joaten zen, eta esan genion ez ateratzeko bigarren platera, ordaindu genuen eta mahaitik altxatu ginen. Bapatean, sukaldaria atera zitzaigun gure aurrean, bigarren platerarekin, 22:45-tan eta esan zigun ezin zuela bota janaria eta jateko. Nire aitak esan zion denbora pilo bat itxaron genuela, eta autobusa joango zela. Azkenean,ordaindu eta otelera joan ginen.
Ainara
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina