ERDI AROA
Erdi Aroa, Europako historian, hirugarren Aroa da, Antzina eta Aro Modernoaren artean dagoena. V.mendean gutxi gora behera.
Zibilizazio horretan gizartea piramidetan osatzen zen; hau da, boterearen arabera. Behean nekazariak eta esklaboak zeuden, populazioaren %90 nekazariak ziren. Erdian noblezia eta kleroa, goiko aldean erregeak.
XI.mendetik aurrera , herri eta hiri ugari eraiki ziren Euskal Herrian zehar. Harresi handi batez inguraturik, hiriak handitzen hasi ziren.
Bertako biztanlerik gehienak, eskulangileak eta merkatariak ziren. Hauetako batzuk, oso aberats eta boteretsu bihurtu ziren.
Etxe gehienak egurrezkoak eta lurrezkoak ziren, eta oso erraz erretzen ziren.
Kaleak zikinak ziren, etxeko zakar eta zarama guztiak bertara botatzen zituztelako. Horregatik, gaixotasunak aise kutsatzen ziren.
Hiri hauetan ibiltzea oso nekeza zen, kaleak oso estuak izateaz gain jendez beterik egoten baitziren: eskulangileek beren produktuak kalean saltzen zituzten, azoka batean bezala. Abereak libre ibiltzen ziren. Plazak bakarrik ziren handiak eta zabalak.
Kaleetan lapurreta eta iskanbila ugari izaten zen. Eskaleak, elbarriak...ikus zitezkeen. Hala ere, hiritarrak hortxe bizi ziren, kale eta plazetan: erosiz, jolas eginez, haserretuz... Festak ere ospatzen zituzten plazan.
Denbora asko egon gara antzerkia prestatzen eta oso ondo pasatu dugu. Azkenean emaitzak oso onak izan dira.
ErantzunEzabatuOso barregarria izan zen zuzenean. Gehien bat toma faltsuetan.
ErantzunEzabatu