Aste Santua
Aste Santu honetan leku desberdin askotara joan naiz.
Martxoaren 28an Huescara joan nintzen nire aita, ama eta nire ahizparekin. Landa etxe batera joan ginen.
Heldu bezain laster, Ainsa izeneko Erdi Aroko herri txiki batera joan ginen. Bertan bi eraztun eta beste bi lepoko erosi genituen.

Hurrengo egunean Benasquera joan ginen, ez zen Ainsa bezain polita baina bertan elurra ikusi genuen.
Sorginen ibilaldia ere egin genuen Las Paules izeneko herri txiki batean.
Apirilaren 2an Santillana del Mar-era joan ginen. Herria ikusi eta gero jatetxe batean jan genuen. Arratsaldean zooa ikusi genuen, oso polita zen. Gehien gustatu zitzaidana tigreak izan ziren.
Apirilaren 6an nire ahizparekin Castrora ,Paularen etxera joan nintzen.
Aste Santu honetan oso ondo pasatu dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina