2014(e)ko abenduaren 30(a), asteartea

Gabon gaua

                            Gabon gaua

Pasadan azteazkenean ( abenduaren 24an) nire aitite eta amamaren etxera joan nintzen afaltzera Basaurin.
Heldu eta nire legusuekin jolasten ipini ginen nire ahizpa eta ni.
Baskaldu eta gero (16:30etan) Olentzero ikustera joan ginen. Ilada txikia zen Olentzero beranduago etorriko zelako. Etorri zenean ilada erraldoi zen. Olentzero ikusi eta gero nire aitite ikustera joan ginen " Basauriko Olentzeroren laguntzailea delako". Nire aitite asto batekin zegoen eta ni nire lehengusu txikiari besoetan neukala negarrez hasi zen beldurra zeukalako.
Ondoren dantza batzuk ikustera joan ginen eta bukatu eta gero koloretako "esprai " batzuekin jolastu genuen. Denak nire gana etortzen ziren eta  ilea koloretako "espraiarekin" bota zidaten. Denak kaletik begiratzen ziguten eta batzuk barrezka hasi ziren. Nire lengusinak esaten zidan "Barbia" iruditzen nintzela.
Azkenean nire amamaren portalaren ondoan bengalekin jolastu genuen.
Oso ondo pasatu genuen eta afaria oso goxoa zegoen. Espero dut hurrengo gabon gaua berdina izatea. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina