NIRE ASTEBURUA
Ostiralean Hallowen izeneko jaia, Ameriketako Estatu Batuetatik etorrita, ospatu nuen nire lagunekin. Klasea amaitu bezain laster, nire lagun guztiok nire etxera arropaz aldatzera joan ginen, arin-arin. Oso arropa zahar eta erdi apurtuta jantzi eta aurpegia margoztu genuen. Gure aurpegi zurbiletan edozein motako orbainak eta izugarrizko betzuloak margostu genituen. Sei eta erditan Gozo Txori dendaren inguruan lagun guztiekin geratu ginen. Udazkenean gaudenez, eguna oso goiz ilundu zen eta Kale iluntsuetatik pasatzean gure itxura beldurgarriaz gendea barrez eginten hasten ziren eta batzuek oso gozoki gozoak oparitu zizkiguten. Gainera, gurasoek eta gurasoen ezagunek diru piska bat eman ziguten. Oso laster oheratu ginen eta primeran pasatu genuen, hortik joatea gendea beldurtzen oso dibertigarria izan zelako. Gainera nire etxean ez nuen lo egin, Maitanerenean baizik.

Hurrengo egunenan, goizean, Gandasegira joan ginen, gurasoek eta guztiok talo bat txorizoarekin jatera. Gero Maitane nire etxera bazkaltzera joan zen. Bazkaldu ostean egongelako telebistan beldurrezko film bat ikusi genuen. Arratzaldean, kalera atera ginen eta hor June eta Ainhoarekin topatu ginen.
Oso asteburu polita izan da eta hurrengo urtean aurten bezala pasatzea espero dut.
Oso egun polita izan zen
ErantzunEzabatuOSO ONDO PASATUKO ZENUKETE
ErantzunEzabatu