2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

Txangoa Pozalaguako kobetara

      

   Txangoa Pozalaguako kobetara.


Gaur txango bat egin dugu Pozalaguako kobetara.
Pozalaguako kobak Armañoneko parke naturalaren barruan daude, Karrantzako herrian.
 
Kobaren barruan 13º egiten zituen baina niretzat ez zuen egiten hotz handirik.
Estalaktita eta estalakmita izugarriak ikusi ditugu, baina politena habeak izan dira.

Gidariak kontatu digu estalakmitarik ez zegoen lekuan lehen aintzira bat zegoela 20cm koa eta mineralak jausi zirenean uraren kontra jausten zirela eta horregaitik ez daudela estalakmitarik.

Kobazuloa ikusi ondoren behatokira joan gara. Oso paisai polita zen eta putreak zeuden.

Behatokiko gidariak esan digu 200 kobazulo edo horrela zeudela.

Ondoren zelai handi batera joan gara eta bertan jan dugu.¡¡Janaria oso goxoa zegoen!!

Gero jolastera joan gara eta oso ondo pasatu dut. Maisuak argazki asko atera dizkigu.

Azkenik autobusean igo gara eta oso ondo pasatu dugu Juneren klinesak bata besteari pasatzen.

          ¡¡Oso ondo pasatu dut!! 



                    
                   Maitane Oliden

5 iruzkin: