Kaixo neska-mutilak!
Atzo Bilbon egon nintzen Bilboko Night Marathon lasterketa egiten. Giro bikaina egon zen, kale guztiak jendez gainezka zeuden. Goitik ikusita inurritegi bat zirudien, inurriak aurrera eta atzera.
Lasterketa arratsaldeko 20:30etan Guggenheim museotik hasten zen eta hamar minutu lehenago irteeran jarri nintzen. Egun osoan oso lasai ibili nintzen, baina momentu horretan urduritasuna sentitzen hasi nintzen. Minutu hoiek oso luzeak egiten dira, hasteko irrikitan zaudelako eta egun horretan zure gorputzak nola erantzungo duen jakin nahi duzulako. Bapatean, hasteko minutu bat falta dela entzuten duzu. Azken hamar segundoak, bost, lau, hiru, bi (bihotzeko taupadak gogor sentitzen dituzu), bat eta aurrera!
Momentu batetik bestera, korrikan hasten naiz, jendearen txaloak entzuten ditut, horiek asko motibatzen naute, atleta batzuk aurreratzen hasten naiz eta beste batzuk aurreratzen naute. Korrikan noala nire emaztearen oihuak entzuten ditut, aupa Jorge! altxoetan gure alabatxo maitea duela. Hori izan da bultzadarik handiena.
Lehenengo hamar kilometroak lasai egin nituen, hurrengo hamarrak arinago. Bidetik ura hartzeko toki asko daude, batzuetan edateko eta besteetan gainetik botatzeko, bero larregi egiten baitzuen. Azkenean ordu eta berrogei minututan egin nuen maratoi erdia, ez da marka txarra.
Nire lehenengo maratoi erdia izan da eta oso esperientzia polita izan da. Hemendik gutxira beste bat egiteko asmoa daukat. Agian Santurtzi-Bilbo lasterketa.
Astelehean ikusiko gara, ondo pasa gaurko egunean.
Oso dibertigarria izan da zurea maisuuu , joee
ErantzunEzabatuOso ondo maisu , postu onean geratu zara
ErantzunEzabatuMaisu perfekto beste baten irabazi!!!
ErantzunEzabatuperfekto egin duzu lasterketa segi horrela maisu
ErantzunEzabatuoso ondo egin duzu baina urrengoan irabazi beste dezepzionatuko didazu
ErantzunEzabatuEspero dut urrengoan irabaztea.
ErantzunEzabatuOso ondo maisu baina urrengoan irabazi eta ekarri kopa klaseraa!!!!!!!
ErantzunEzabatu