Arrantza egiten
Atzo Elantxobera joan ginen arrantza egitera. Jan eta gero, gure gurasoak arrantza egiten zuten bitartean, guk karramarroak hartzera putsu txiki batera joan ginen. Bi hartu genituen. Hirugarrena hartzera joan ginen baina itsasoak gora egin zuen eta zapatak buzti zitzaigun.
Askaldu ondoren buelta txiki bat eman genuen, baina hotza egiten zuenez kotxera joan ginen eta etxerako bidea hartu genuen. Lantegi batzuen ondotik pasatu genuen kotxearekin eta ni mareatuta nengoenez lehioa zabaldu nuen. Lantegiak puskerra usaina zuten eta nire ahizpak eta ni barre egiten egon ginen super txarto usaintzen zuelako. Oso pozik bueltatu nintzen etxera. Afaldu eta ohera joan nintzen oso nekatuta negoelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina