ASTEBURUA
Asteburu honetan Iker Markosen etxera joan naiz lo egitera.
Bere urtebetetzea zen eta Anderri eta ni gonbidatu gintuen. Bere urtebetetzean asko jolastu genuen futbolera, pistolekin... Ondoren, lagunekin joan nintzen kalera eta plazan arrapaketara jolastu genuen. Beranduago, Urretara joan ginen eta hor lagun gehiago bildu ginen.
Endikaren aitak bere txakurra ekarri zuen eta txakurrarekin egon ginen jolasten.
Gaueko hamarrak inguru heldu zirenean, Ander, Iker eta ni Ikerren etxera joan ginen lo egitera.
Arraultzak okelarekin afaldu genuen eta PLAY STATIONera hasi ginen jolasten. Anderri joku batean hil egin zuten eta ohera oso nekatuta joan ginen, apur bat jolastu ondoren lo geratu ginen.

Hurrengo goizean Iker eta ni itzartu egin ginen baina Ander lo seko jarraitzen zuen.
Tostada oso-oso gozoak jan genituen eta berriro PLAY STATIONera hasi ginen jolasten. Ander itzartu ondoren terrazara atera, eta futbolean jolastu genuen, Iker, Ander, Gorka eta ni.

Etxera joan eta jarraian Laudiora joan nintzen futbol partida bat ikustera. 10-1 irabazi genuen, ez zitzaidan asko gustatu oso aspergarria izan zelako. Arratsaldean Pablo, Oier Ibarretxe, Oier Markes, Endika, Iraitz, Andoni eta ni TORRENTE 5 ikusi genuen oso barregarria izan zen.